2012/08/24

Gaur 12:00tan eguneroko elkarretaratzea Moyua plazan eta ondoren konpromiso baraualdia Bilbon

Audientzia nazionala manifestazioa debekatu ondoren egunero bezala, Iosu Uribetxebarria eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko, elkarretaratzea egingo du Herrira mugimenduak Bilboko Moyua Plazan. Ondoren, Areatzean, konpromiso egunari segida emango diogu. Bertan egingo den ekimen esanguratsuetako bat: Aurreikusita zegoen bazkaria bertan behera geratuko da eta euskal geografia osoko hainbat txokotan egingo den bezala, baraualdi masiboa burutuko dugu. Areatzera bertaratu, mahaietan eseri, kandelak piztu eta Iosu eta larri gaixo dauden euskal presoen askatasuna eskatu eta espetxe politika anker eta ez gizatiar honen amaiera elkarrekin eskatzera gonbidatzen zaituztegu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario