2012/08/03

Bihar Arrasatera. Josu askatu! hamalauak herrira!!


Josu Uribetxeberria Arrasatearrak, 57 urte ditu eta 15 urte daramatza kartzelan. Metastasia detektatu berri diote.
Josuren osasuna atzera bueltarik gabeko egoerara heldu da, saihestu zitekeen arren.
Josuk legez eta eskubidez aske behar zuen aspaldi. Hala ere, minbizia izanik, 2007an askatasun eskaera ukatua izan zitzaion.
Giltzurruneko minbizia pasa ostean, bizi osorako tratamendu eta jarraipen estua derrigorrezkoa zuen, hain justu gertatu dena saihestu ahal izateko. Jakina denez, kartzelako bizitza batera ezina da mota honetako mediku asistentzia eta tratamenduekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario