Leioako
Udala hainbat udalerrik eta instituziok egin duen bezala ,
197/2006 Doktrina indargabetzeko exijentziari atxiki zaio. EH Bilduk,
EAJ eta EB-ren aldeko bozka lortu du; PSE-k abstentzioari ekin dio,
eta PP-k kontran bozkatu du.
Leioako
Osoko Bilkurak hartutako akordioa ondorengo hau da:
1.-
2012ko uztailean, Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalak, aho
batez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren 197/2006 doktrina
(Parot doktrina gisa ezagutu dena), ez legezkoa eta oinarrizko
eskubideen aurkakoa dela ebatzi ondoren, berau bertan behera
uzteko eskatzen du udal honek. Ondorioz eta nazioarteko
giza eskubideen legeria aplikatuz, 197/2006 doktrina aplikatu
zaien euskal preso guztiak berehalakoan aske uzteko eskatzen dugu.
2.-
Euskal Herrian bizi dugun itxaropen eta konponbide aukeraren aurrean,
euskal presoen aurkako salbuespeneko legeria bertan behera uzteko
eskatzen du udal honek.
3.-
Ebazpen honen berri, herritarrei eta Europako Kontseiluko Giza
Eskubideetarako Komisionatua den Nils Muiznieks Jaunari ematea
erabakitzen da.
Euskal
Herriko preso politikoen lagun eta senideen istripuek, baita Anjel
Figeroa eta Xabier Lopez Peñaren heriotzek ere, Espainiar eta
Frantziar Estatuek onartutako zigor-politika kriminalak dituen
ondorio gordinak oso agerian jartzen dizkigute. Egoera hau berehala
bukatutzat ematea oso premiazkoa da.
Leioan
zein Euskal Herri osoan zigor-politika kriminal honen kontrako
benetako gizarte aldarria badago. Horren adierazle izango da Maiatzak
18 PLAZARA! Ekimena, non leizotarrak kalera aterako diren
gainontzeko herrietan bezala.
Gurean,
mobilizazioa, arratsaldeko 19:00etan bulebarrean izango da.
Bertan elkarretaratzea eta erlojuen erakusketa-performancea burutuko
da.
Dei
egiten diegu leioako herritar guztiei gurekin batera PLAZARA!
ateratzeko